XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta zer zion bere lagun gaztiaren lanaz: buria eta guziz begitartia bere samurrian ezin gehiago xuxen atheraiak ditu Aldudeko orhoitmenak; eskuairia herritar soldadoarena du, nola soinekoa, nola soinaren beraren gudurako jarria: eskualdunagorik etzitaken.

Zor du bizkitartian ofizaliak ziin arteko zonbaiti xehetasun bat edo bertzeren gogoratzia; eta atsegin dut aldudar jende xehetarik beretarik heldu izan zakon argiaz....

(Gariador, gudu tokietan, gehienik kolpatia izan zirena, izendazkigutzu, bederazka, egun ohoratzera bildiak giren hameka gizonak)....

Izendatu zaizkitzien herritarrak, itzaliak badira ere gure artetik, bethi bizi dira eta biziko gure baithan.

Heien guduko kharraz emendatia eta berotia gelditzen da gutarik bat bederaren arima.

Khar berak dezala behar ordian, eta ahalaz bethi, ibilaraz gu baithan odol bera.

Orhoit ziezte gerlako oihia, diela bederatzi urthe laster, hedatu zen egun lazgarriaz.

Etsaia jadanik zedarrietara jina ginien, Frantziako lurretarik zati ahalik handiena behar ziela hartu.

Frantziako umetarik ahal bezenbat suntsituz.

Frantziari errexkiago jazartzia gatik, auzo erresuma ttipi batian barna, hura zangopian lehertuz, oldartzera zihoaukun.

Etzitzaukun heldu ohointzalat bekoz beko, bainan ba zeiharka, eta bide gutienik nekeez.

Izendatiak izan diren hameka gizonak gure artian bizi ziren, gerla izan zitakelakorik orhoitu ere gabe.

Buruzagien deiadarra aditu bezain laster, abiatu ziren halere bertze aldudar andana batekin, utziz orok beren sor-herria, beren familia, beren ontasunak, beren lana.

Erakuspen eder, urrats miragarri, egiazko gizon egintza!.

Eta orobat bertze nihungo frantsesena baino merezimenduz handiagoa.

Alabainan ihes joaiteko muga ondo ondoan zuten.

Frantzian gerla, Espainian bakia; hemen griñarik baizik ez, eta bertzeen meneko, bethi lanjerian; hortxe, mendiez bertzaldian, libertatia, deskantsia, irabazpidia, familiaren noiztenka bederen, nahiz ixilka, ikusteko zoriona.

Bainan ez: ihes egiteko xederik gogorat ere etzitzaien jin!.

Joan ziren, ez baziren etcherat itzuliko ere nihoiz, eta hameka baziren; itzuli behar etzirenak, gorputz baizik!.

Joan ziren, eginbide zuten bezala, bihotzak manatzen zakoten bezala, Frantziaren soldado.